Laga diezaiogun egileari berari bere blogaren nondik-norakoak azaltzen: “'Hobe da jakintsu bat etsaitzat, tonto bat laguntzat baino'. Huxleyk, eboluzioaren teoria bere hastapenetan defendatu zuen zientzialariak, Wildeforce izeneko gotzain berritsu bat izan zuen etsaitzat hainbat eztabaida publikotan. Kontua da ezen, gotzain hau zalditik erori eta burua hautsita hil zela. Huxleyk zera esan zuen heriotzaren berri jakitean: ‘behingoz, bere buruak eta errealitateak bat egin dute, emaitza fatal batekin’". Bada horixe, eta honen antzerako gehiago, aurkituko duzue aurrerantzean Motxailaren gurdia blogean.
- Ikus hemen blogeko lehen sarrera: Noe