Kirol egokituaren berezitasunak bertatik-bertara ezagutzeko aukera izango da, ezintasuna duten 80 kirolari baino gehiagok euren kirolei buruz eskainiko dituzten erakustaldiei esker. Kirol egokituen inguruko jarduerak Plaza Handian eta Leku Ederren egingo dituzte 10:30etik 13:30era: euskal pilota egokitua gurpil aulkian, saskibaloia gurpil aulkian, itsuentzako goalball, xakea, txirrindularitza egokitua eta urpeko jarduerak egingo dituzte goizean. Arratsaldean, berriz, 15:30etik 18:30era, sentsibilizazio jarduerak, umeen jolasak, eta umeen festa egingo dituzte Potxin eta Patxin pailazoekin.
Antolatutako kirolak urritasuna dutenentzat egokituak izan arren, gainerako herritarrek ere parte hartu, eta integratzeko dei egin dute antolatzaileek. Horrela, herritarrak ezintasunak dituzten pertsonen lekuan jarri, eta beraiek egiten dituzten kirol guztiak probatu ahal izango dituzte.
•Urte osoan ekintzak
Elgoibarko Udaleko Gazteria, Ongizate eta Kiroleko Sailek elkarlanean herrian urritasuna dutenak bat baino gehiago direla ikusi zuten, eta horren ondorioz, kirola egiterako orduan ez zutela gainerakoek dituzten aukera berdinak. Horri irtenbidea emateko, igeriketa ikastaroak ematen hasi ziren, eta aurrera begira ere, urtean zehar beste hainbat ekintza antolatuko dituzte.
•Sarrera doan Mintxetako igerilekuetan
Ate irekien eguna osatzeko, 3 x 3ko saskibaloi txapelketak (Leku Ederren); areto futbola, arku jaurtiketa eta tenisa (Mintxetan) izango dira domekan. Aldi berean, BTT ibilaldi bat ere egingo da. Ekitaldi hauetan parte hartzeko izena eman beharko da goizeko 09:30etik 10:00etara, ekitaldiak egingo diren toki berean. Gainera, Mintxetako aire libreko igerilekuetarako sarrera dohainik izango da domekan, hain zuzen ere, aire libreko igerilekuen denboraldiari hasiera emango zaion egunean.