Istripu batek auto-ilarak sortu ditu N-634 errepidean

elgoibarren.net 2009ko eka. 12a, 15:17

Ibilgailuaren kontrola galdu eta petrila jo du auto batek (Citroen ZX) orain dela minutu batzuk gertatu den istripuan, Sigmako zubitik gertu, Autonomia kalean (N-634 errepidean). Istripu arina izan da eta petrila jo duen gidari onik dago. Istripuaren ondorioz auto-ilara luzeak sortu dira, batez ere, lanetik ateratzen edo lanera bidean harrapatu baititu gidari asko; bestela ere konplikatua den orduan jazo baita istripua.



 Honakoa ez da inguru honetan gertatu den estreinako istripua, zoritxarrez. Joan zen ilean bertan Deba ibaira erortzeko zorian geratu zen auto bat, Sigmako zubi parean irrist egin eta gero. Aurretiaz ere gertatu dira antzerako istripuak. Olasoko errotonda egiteko lanak martxan dira eta inguru honetan egingo duten trafikoaren berrantolaketak arazook arinduko dituela espero dute agintariek.

Kolpearen detailea.

 

Ilarak sortu ditu istripuak.

 
Lotura duten albisteak: