'Mens sana in corpore sano'

elgoibarren.net 2009ko eka. 15a, 13:34

 
Latinezko esaldiak dioena jarraituz, kirolak Elgoibarko txoko eta bazter guztiak hartu ditu joan den asteburuan: Txirrindularitza, eskubaloia, pilota, kirol egokituak, rolleskia… era guztietako kirol jarduerek kiroldegi erraldoi bihurtu dute gure herria. Gainera, horrenbeste kirolek bat egiten zutela aprobetxatuz, eta horietako askotan emakumeak protagonista izanik, Emakumea eta Kirola Eguna antolatu zuen Udalak zapatuan. Hona hemen asteburuak eman duenaren laburpena. (argazkiak dauzka)

 

Lagunak Pilota Txapelketa

1706640265172 'Mens sana in corpore sano'

Lagunak Pilota Eskolak urtero antolatzen duen Lagunak Pilota Txapelketako finalak barixakuan jokatu zituzten Plaza Handiko frontoian. Benjamin mailan Larreategik 18-16 irabazi zion Beristaini. Lehen urteko alebinetan, berriz, Berazak jantzi zuen txapela Odriari 18-8 irabazi eta gero; eta, bigarren urteko alebinetan Arakistainek 18-12 irabazi zion Idigorasi. Azkenik, Gurrutxagak irabazi zuen infantil mailako finala, Calvori 18-9 irabazi eta gero.
 
Emakumeen Bira

Cooke galestarra (elastiko berdeaz) eta Arndt alemaniarra esprintean.

Nicole Cooke galestarrak, egungo Munduko Txapeldun eta Pekingo Olinpiar Jokoetan txapeldunak, zergatik den munduko txirrindularirik onenetarikoa erakutsi zuen zapatuan Mintxetako aldapa gogorretan amaitu zen Emakumeen Birako hirugarren etapan. Erresuma Batukoak esprintean irabazi zion Judith Arndt alemaniarrari, gero Emakumeen Birako sailkapen nagusia irabazi duen txirrindulariari, hain zuzen. Cooke laugarren izan da azkenean sailkapen orokorrean. Elgoibarko etapan parte hartu zuten 102 txirrindulariek bero sargoria izan zuten aurkari nagusiena, Kalbario eta San Migeleko aldapekin batera. (Elgoibarko etapako sailkapena)

1706640265244 'Mens sana in corpore sano'

1706640265299 'Mens sana in corpore sano'

1706640265335 'Mens sana in corpore sano'

1706640265402 'Mens sana in corpore sano'

1706640265440 'Mens sana in corpore sano'

1706640265477 'Mens sana in corpore sano'


Eskubaloia

1706640265533 'Mens sana in corpore sano'

Senior mailan diharduten Tecnifuelleko neskek, jubenil mailako Euskadiko selekzioa baino gehiago direla erakutsi zuten zapatuan Olaizaga kiroldegian jokatu zen lagunarteko partidan. Esperientzia gradu bat dela frogatu eta 28-18 irabazi zuten elgoibartarrek.


Finalista Eguna

Finalista Egunean dominak eskuratu zituzten mendizaleak San Pedron.

Urtean zehar igotako mendien ordainetan, Morkaiko Mendizale Elkartearen errekonozimendua jaso zuten hainbat mendizalek Finalista Egunean, domekan. (ikus hemen dominak jaso zituzten lagunen zerrenda) Idotorbe/San Pedron egin zen domina banaketaren aurretik egin zen Rolleski igoera izan zen aurtengo berrikuntza nagusia. Zazpi lagunek parte hartu zuten proba gogorrean, Plaza Handitik hasi eta San Pedro gaineraino dauden lau kilometroko ibilbidea eta 400 metroko desnibela gainditu behar izan baitzuten parte hartu zuten kirolariek. Lasterketa moduan beharrean ezibizio gisa antolatu zuen proba mendi zale taldeak; kirol berezia ezagutarazteko asmoarekin. Amaieran, gazta bat zozketatu zuten parte hartzaile guztien artean.

1706640265652 'Mens sana in corpore sano'

1706640265688 'Mens sana in corpore sano'

1706640265723 'Mens sana in corpore sano'

1706640265782 'Mens sana in corpore sano'

 

1706640265814 'Mens sana in corpore sano'

1706640265847 'Mens sana in corpore sano'


Kirol egokitua

Itsuentzat egokitutako jokoan.

Kirol egokitua ezagutzera emateko jardunaldia antolatu zuten Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, domekan. Kirol egokituaren berezitasunak bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zen herriko hainbat gunetan, ezintasuna duten 80 kirolari baino gehiagok euren kirolei buruz eskainiko zituzten erakustaldiei esker. Euskal pilota egokitua gurpil aulkian, saskibaloia gurpil aulkian, itsuentzako goalball, xakea, txirrindularitza egokitua eta urpeko jarduerak egin zituzten, besteak beste. Ezintasunik ez dutenek ere ezintasunak dituzten pertsonen lekuan jarri, eta beraiek egiten dituzten kirol guztiak probatzeko aukera eduki zuten.

1706640265915 'Mens sana in corpore sano'

1706640265948 'Mens sana in corpore sano'


Kirolari ateak zabalik

1706640265981 'Mens sana in corpore sano'

Kirolari Ateak Zabalik eguna izan zen domekan. Herriko hainbat puntutan kirola egiteko aukera izan zuten adin guztietako herritarrek, eta doan, gainera. Bestalde, Gaztelekuko eta Kuadrillategiko gazteek mural bat margotu zuten Mintxetako sarreran, eta marrazkian emakumeak eta kirola uztartu zituzten.

1706640266030 'Mens sana in corpore sano'

1706640266071 'Mens sana in corpore sano'

Marrazki lehiaketako irabazleek bizikleta bana jaso zuten.

 
 
 
Argazkiak: elgoiBARREN.net, elgoibar.org,itxaspe.com, Morkaiko M.E.