Lepahoriaren (Martes martes) moduko animalia da lepazuria (Martes foina). Arbaso berbera dute. Mustelido honek, lekuaren arabera, beste izen batzuk ere hartzen ditu euskaraz, besteak beste: uru, katagure, kutuxa... Zaila da espezie bat bestearengandik bereiztea baina "zantzu guztien arabera" lepazuri bat dela baieztatu du aditu batek: “Paparrean daukan orbaina lepahoriena baino txuriagoa eta handiagoa da. Belarrien arteko distantzia ere handiagoa izan ohi da lepazurietan”.
•Zuhurtzia galtzen du arreske dagoenean
Basoa badago, Euskal Herri osoan topa dezakegu Lepazuria: baserri inguruan, lastategietan eta baserrietatik gertu bizi da, batez ere neguan. Euskal Herrian hirietan azaltzen ez bada ere, erdialdeko Europan, esaterako, hirietako parkeetan bizi da.
Zuhaitzetara erraz igotzen den basoko animalia bakartia da, eta lurraldeari oso lotuta dago. Horrexegatik, zaila da berau ikustea. Dena dela, ekain-abuztu bitarteko hamabost egunetan, arreske dagoenean, berezko duen zuhurtzia galtzen du, eta egunez ere ikus daiteke. Arren artean borroketan hasten dira, katuen moduko soinuak sortzen dituztela. Behin emea estalita, berriz itzultzen da arra bere bakardadera.

Horixe izan daiteke hilda agertu den lepazuriaren kasua; arreske egotearen ondorioz zuhurtzia galdu eta gizakiarengana gehiegi hurbildu izanagatik galdu du, ziurrenik, bizia. Izan ere, errepideak gurutzatzean agertzen diren automobilak ditu benetako arazo Lepazuriak, beste behin frogatuta geratu den moduan.
•Ospe txarra baserritarren artean
Katagureak denetatik jaten du urtaroaren arabera, batez ere, ugaztun txikiak, intsektuak, txoriak, basoko fruituak... eta batzuetan narrastiak, untxiak, erbiak...; baita orkatz-kumeak ere. Baserritarren artean, oso ospe txarra dauka oilategietan triskantza ederrak egiten dituelako. Hala eta guztiz, Bernako hitzarmenean III. atalean aipatuta dagoenez, gaur egun legez babestuta dago.
- Ikus hemen: Lepazuriak bizirik dagoenean duen itxura eta ezaugarri guztiak (2.elkarrekin.org)