Reala, Valentzia edo Valladolid moduko taldeetan, besteak beste, jokatu
zuen Gonzalezek (Elgoibar, 1964), harik eta 2001-2002 denboraldian
erretiratu zen arte. Ospea eman ziona, baina, 1993-94 denboraldiko azken partidaren azken
minutuetan; Valentzia taldeko atezain zela, Djukic serbiarrari gelditu
zion penaltia izan zen. Deportivo de
La Coruña taldeak bere estreinako liga irabazteko aukera galdu zuen atezain elgoibartarrak gelditu zuen penaltiaren ondorioz, besteak beste.
(beherago daukazue Gonzalezek geratu zuen penaltiaren bideoa)
Jose Luis Gonzalez 2001-2002 denboraldian erretiratu zen futboletik, azken denboraldia CD San Fernandon (Bigarren B Maila) jokatu ondoren. Entrenatzaile ibilbidea hasi zuen gero Xerez taldean, urte batzuk lehenago (1996tik 2001era) atezain moduan aritu zen talde berean, hain zuzen ere. Atezainen entrenatzaile gisa egin duen lanak zerikusia izan du taldeak egin duen denboraldi zoragarrian. Jokalariak ere gustura daude Gonzalezen lanarekin. Eta, Halaxe adierazi du taldeko atezain titularrak, Chemak, Xerez taldearen webgunean irakur daitekeen elkarrizketan.
•Jose Luis Gonzalezen futbol ibilbidea
• CD Elgoibar.
• Sanse - (Bigarren B Maila) 1982tik 1985era
• Real Sociedad - (Lehen Maila) - 1985etik 1992era
• Valencia CF - (Lehen Maila) - 1992tik 1994ra
• Real Valladolid - (Lehen Maila) - 1994tik 1995era
• Atletico Marbella - (Bigarren Maila) - 1995etik 1996ra
• Xerez Club Deportivo - (Bigarren Maila/Bigarren B Maila) - 1996tik 2001era

• CD San Fernando (Bigarren B Maila) - 2001etik 2002ra.
•Gonzalezek Djukici 1994an geratu zion penaltia