Visesak 59 garaje jarri ditu salgai Santa Ana kalean

elgoibarren.net 2009ko eka. 18a, 15:26

 
Ubitarte Buruko, Santa Ana kalean, 99 Babes Ofizialeko Etxeen (BOE) sustapenari dagozkion 59 garaje libre salgai jarri ditu, azalera eskubidepean, Visesak, Eusko Jaurlaritzaren sustapen publikorako sozietateak. Hain zuzen, uztail bukaeran hasiko dira Ubitarte Buruko 99 etxeetako giltzak zozketan tokatu zitzaien jabeei ematen.

 


Garajeak erosi ahal izateko eskabideak ekainaren 25erako aurkeztu behar dira.

Partzelen eta erosteko prozedurari buruzko informazioa nahi izanez gero, interesdunek Visesaren Bezeroarenganako Harrera Bulegora jo dezakete. Hona helbidea: Pinares plaza 1, 4. solairua, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Edo deitu honako telefonora: 943 32 63 40.
Posta elektronikoa: donostia@visesa.com
Eskabideak ekainaren 25eko 14:00ak aurretik aurkeztu beharko dira Visesaren Gipuzkoako Bezeroarenganako Harrera Bulegoetan.
 
 
Lotura duten albisteak: