•Selektibitatean bikain
Ekainarekin batera kurtso amaiera, eta honekin batera udako oporrak. Elgoibarko Institutuko 2. mailako batxilerrekoek, ordea, udaz gozatzen hasi aurretik beste oztopo bat zuten gainditzeko: unibertsitatera sartzeko hautaprobak. Urduritasun une garratzak dagoeneko ahaztuta, bikain egin dituztela esan behar da, 57 ikasletik % 100ak gainditu baitu selektibitatea. Iaz, 2008an, Elgoibar Institutuko ikasleen %98,4ak gainditu zuen selektibitatea; %96ak 2007an eta %100ak 2006an.

Bestalde, hamar ikasletik bederatzik gainditu dute Hegoaldean selektibitatea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) matrikulatutakoen artean, gainditutakoen kopurua %96,21ekoa izan da, iazkoaren oso antzekoa.
Bologna indarrean sartu aurreko azken proba izan da, eta datorren
urtetik aurrera aldaketak izango dira.
•Markel Bergara eta Mikel Labaka diploma banaketan
Datorren ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, Herriko Antzokian batxiler, ZIG eta zikloetako bigarren mailako ikasleentzako diploma banaketa ekitaldia izango da.
Urtero bezala, bukatzen duten ikasle guztiekin egiten dute, Institutuan pasatako urteen oroitzapen ona izan dezaten. Ekitaldian gonbidatu eta ikuskizun bereziak izango dituzte, besteak beste, Udaleko ordezkaria; Markel Bergara eta Mikel Labaka, Realeko jokalariak; ekitaldia girotuko duen perkusio taldea; Axular DJ... Honez gain, ohorezko matrikula lortu dutenei eta bukatu duten ikasle guztiei diploma bana emango diete (Argazkian ezkerretik eskuinera: Maite Moreno, Mirari Egaña, Miguel Borinaga, Lorea Riaño, Ane Osoro, Irati Manzisidor eta Andrea Garcia. Atzean: Aritz Manzisidor). Ondoren, 21:30ak aldera, ikasleekin afaria egingo dute. Ikasleen guraso guztiak ere gonbidatuta daude afarian parte hartzeko.