25 elgoibartarrek amaitu dute Quebrantahuesos jendetsuena

elgoibarren.net 2009ko eka. 22a, 14:27

25 lagunek lortu dute (31k eman zuten izena) 2009ko Quebrantahuesoso afizionatu mailako nazioarteko proba entzutetsu eta gogorra amaitzea. Beste zortzi elgoibartarrek, berriz, laburragoa den Treparriscos (90 km.) amaitu zuten. Zortzi mila lagunetik gora zeuden izena emanda eta 7.220 lagunek amaitu zuten azkenean sekula egin den Quebrantahuesos jendetsuena. Bide bazterrak ere txirrindulariak animatzera joandako jendez gainezka egon ziren. (elgoibartarren sailkapena dauka).

 
33,19 kilometro orduko batez bestekoa
  Ibon Gabilondok egin zuen denborarik onena elgoibartarren artean. Bere lehen parte hartzean sailkapen nagusiko 69. postuan (6:10:36) amaitu zuen proba triatloietan aritu izan den kirolariak. 205 kilometroko ibilbide gorabeheratsua eta Portalet, Somport eta Marie Blanque moduko mendateak igaro ondoren 33,19 kilometro orduko bataz besteko harrigarria ezarri zuen Gabilondok helmugan. Guztietan azkarrena, berriz, Angel Vazquez txirrindularia izan zen 5:43:35 denborarekin. Honek 35,8ko batez besteko abiadura ezarri zuen.

Emakume bakarraren "sufrimendua eta gozamena"

Paisaia ikusgarriak; aldapa gogorrak.

Elgoibartik Sabiñanigo (Aragoi) aldera joan ziren txirrindulari guztien artean emakume bakarrak egin zuen Quebrantahuesos proba, Koro Gabiolak, alegia. Eta denbora onean egin ere (8:09:19). Honentzat ere estreinako parte hartzea zen Quebrantan, aurrez Treparriscos bat edo beste eginak baditu ere. Kirolaren inguruan daukan blogean bere bizipen guztiak kontatu ditu Gabiolak, lehen pertsonan. “Sufrimendua eta gozamena” berbak erabili ditu bere parte hartzea laburbiltzeko (Irakurri hemen ). Gainera, aurtengo Quebrantahuesos-eko eta Treparriscos-eko argazkien bilduma egiten dihardute (ikusi hemen).
 
Quebrantahuesos 2009 (elgoibartarren sailkapena)

Postua

Izena    

Denbora

69

Ibon Gabilondo    

6:10:36

255

Carlos Rodriguez    

6:24:28

293

Aitor Mugika

6:25:38

466

Andoni Ortega

6:32:44

519

Gorka de la Horra    

6:35:07

558

Jonatan Romera    

6:36:31

761

Aitor Romera    

6:43:47

1.398

Aitor Loidi    

7:01:02

1.586

Alberto Mugika    

7:05:32

1.601

Javier San Andres    

7:05:43

2.415

Iñaki Intza  

7:24:05

2.626

Jon Urbieta    

7:29:31

2.875

Juan Carlos Urbizu    

7:35:39

2.892

Alberto Seijas    

7:36:04

3.154

Josu Mendikute    

7:42:44

4.212

Iñaki Goñi

8:08:56

4.222

Koro Gabiola    

8:09:19

4.221

Iñaki Iraola    

8:09:19

4.720

Iker Amutxastegi    

8:23:22

4.744

Iñigo Iturbe    

8:24:13

4.882

Mikel Gabilondo    

8:28:52

5.235

Oier Irazabal

8:41:07

5.534

Andoitz Agirregomezkorta    

8:52:59

5.887

Ricardo Huidobro    

9:06:19

6.801

Martin Bernedo    

10:05:30

 
Treparriscos 2009 (elgoibartarren sailkapena)

469

Esnal Urdanpilleta, Jose Manuel

3:17:30

471

Lertxundi Larrañaga, Jesus M.

3:17:32

521

Garcia Fernandez, Carlos

3:22:11

572

Torquemada Quintas, Javier

3:25:23

1.013

Etxeberria Aizpitarte, Andoni

3:56:23

1.014

Gallardo Janssen, Manuel

3:56:23

1.015

Fulgencio Elizburu, Ismene

3:56:23

1.017

Barruetabeña Aranguena, Maite

3:56:25

 

Lotura duten albisteak:

  • Iaz, 2008an, 15 elgoibartarrek parte hartu zuten; 20 lagunek 2007an eta 27 lagunek 2006an