22-21 eta Debarroko Txapela Loiola eta Atxotegiren burura

elgoibarren.net 2009ko eka. 22a, 15:14

Finala 22 eta 21 irabazi eta gero Eneko Loiola elgoibartarrak eta Aitor Atxotegi soraluzetarrak osatutako bikoteak irabazi du Debarroko Pilota Txapelketa, senior mailan. 13 eta 21 galtzen joan eta gero, maldan gora zuten oso finala. Azken txanpara Salaberria eta Irureta elgetarrak baino freskoago ailegatu ziren, ordea, eta markagailuari gutxitan ikusten diren moduko buelta eman zioten.



 Atxotegik eta Loiolak San Anton Torneoko finala galdu zuten urtarrilean Muguruzaren eta Jauregiren aurkako partidan. Oraingoan zortea alde izan dute eta beraiek dira Debarroko txapeldun berriak.
 Debarroko Txapelketara bueltatuz, kadete mailan Gallastegi eta Rezusta Bergarako bikoteak jantzi zuen txapela eta jubenil mailan, azkenik, Bolinaga/Agirregabiria Arrasateko bikoteak.