Dokumental batean agertuko dira Altzolako San Juan sua eta arbola

elgoibarren.net 2009ko eka. 24a, 15:10

{vimeo}5304104{/vimeo}Deba ibaian egin zuten su itzelarekin ospatu zuten altzolarrek San Juan bezpera, bideo honetan ikus daitekeenez. Herritar asko hurbildu ziren sua ikustera eta horien artean zen Hasier Etxeberria kazetaria ere. Euskararen jatorriari buruzko dokumental bat zuzentzen ari da eta Altzolako San Juan arbolaren irudi batekin hasiko da dokumentala. “Arbola izango da harietako bat dokumentalean zehar” argitu du elgoibartarrak. Bestalde, Zuzeu albistari digitalean argitaratu du Altzolan ikusitakoa. Eta, ikusitako guztia ez zen bere gustukoa izan, inondik ere. (beste bideo bat dauka)

 

Altzolarrak San Juan arbola jartzen.

Euskararen jatorria
  Mundu guztian euskararen inguruan dauden teoria (zientifiko) guztiak batu eta erakusteko asmoarekin, euskararen jatorriari buruzko dokumental bat zuzentzen ari da Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria. Zehatz ez daki oraindik dokumentala noizko egongo den prest, “baleike uda baino lehen amaituta egotea” aurreratu du. Alabaina, dakiena, dokumentala Altzolako arbolarekin hasiko dela da: “Arbolia izango da dokumentalaren harixetako bat” azaldu du.


1706640254811 Dokumental batean agertuko dira Altzolako San Juan sua eta arbola

“Altzola jada ez da lehenago zena”
  San Juan sua Altzolan izeneko sarrera idatzi du Hasier Etxeberriak Zuzeu albistari digitalean. Altzolan ikusi zituenak deskribatzen ditu bertan: San Juan arbola jartzeko auzotarren ahalegina eta zuhaitzaren tamaina zein espeziearekin izan zituzten zalantzak; Paulino Uzkudun boxeolariak beste batzuen laguntzaz plazako arbola lekutik atera eta Mendaroko kale erdian botata laga zutenekoa -bertako batek kontatu zion pasadizoa- eta, azkenik, “herriko bi mozolok” ibaiaren erdian piztu suten San Juan sua izan ditu hizpide.
 Ospakizunak bere funtsa, mamia, galdu duela aipatzen du Etxeberriak, Altzola jada ez dela lehenago zena, alegia.
 Hona, laburbilduta, Etxeberriak aipatzen dituen konturik esanguratsuenak: “Herriko bi mozolo sartu dira ibaian. Batek cow-boy kapelua darama. Altzola jada ez da lehenago zena. Gaztelaniaz ari dira eta pelutxezko hartz handi bat ezarri dute egur piloaren erpinean. Haien umoreak ez digu egiten batere graziarik, baina jendartetik baten batzuk irri egiten diete, behintzat...". "...Sua gaurko egun seinalatuan egiten da, baina ez zaio antzematen loturarik ohituraren esanahiarekin. Inor gutxi gogoratu da San Juan bezperako sua dela ibaia supizten duen hori, edota solstizioaren sarrera ospatzen ari garela. Kontua ikuskizuna bera da, inork baino su handiagoa egitea. Traste zaharrik ere ez da erre, garbitzeko liturgiarik ez da egin, beraz, zentzu zehatzean…”.
BIDEOA: Altzolako San Juan jaiak. Arbola jartzea eta San Juan sua ibaian, pausoz pauso, argazkitan. (argazkiak: Zigor Cornejo)
{vimeo}5318920{/vimeo}