Inurri sinpatikoak

Alain Ulazia 2009ko eka. 24a, 21:30

Badakizue atzazalak mozteko baino alferragoa zen kilkerraren ipuina, udaran lanean ari zelako inurriaz trufatzen ari zenarena:  nola neguko elurrak estali zuen inurritegiko atea ezin topatuta hil zen.  Umetan kontatu digute ipuin hori eta lan eta ikasi egin dugu geroztik, inurriekiko sinpatiagatik.

Gaur jakin dut badirela bi espezie “Formica sanquinea” eta “Poliergus lucidus”, esklabistak. Kolonia ahulagoetako jaioberriak bahitzen dituzte eta hezi, beraientzako lan egin dezaten.