Partaideek zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte lehenik bizikletaz. Ondoren, 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta, 400 metro egingo dituzte, eta, azkenik, 1.500 metro korrika. Proba itogarria da, hasieratik amaierara dena eman behar baita. Tankera honetako probetan arrainak uretan moduan moldatzen den Iñigo Larizek irabazi zuen proba iaz, eta, gainera, Martin Dominguezek duela urte batzuk ezarri zuen errekorra berdintzea lortu zuen: 18 minutu eta 41 segundo. Bestalde, Ainhoa Lendinez izan zen lehen emakumezkoa (20´55´´) 44 lagunek parte zuten proban. 2007ko irabazlea Jose Antonio Ruiz izan zen eta David Conde 2006koa.
• 25. edizioa
Nahaste Borrasteren 25. edizioa izango da gaur arratsaldekoa. Jose Maria Agirrebalzategi apaiza izan zen probaren sustatzailea. 1947an antolatu zuen estreinakoz, eta Jose Garitagoitia Basueta izan zen ordu hartan irabazlea. Hiru urtez antolatu zuen ekitaldia, Elgoibartik alde egin zuen arte. 1988an Kimetz Elkarteak hartu zuen Nahaste Borraste antolatzearen ardura, eta, ordutik, hutsik egin gabe jokatu dute urtero.
• Bideoa: (2008ko Nahaste Borraste)
{google}-8743132847034307051&hl{/google}