•Pintxo onenaren saria eta herritarren saria
Bi sari banatuko dituzte: pintxo onenaren saria eta herritarren saria. Lehena lau pertsonez osatutako epaimahaiak aukeratuko du, eta bigarrena hautatzeko ardura herritarrena izango da. Epaimahaiko honako hauek osatuko dute: Gure Bide elkarteko ordezkari batek, Udaleko ordezkari batek, Elgoibarko Izarra elkarteko ordezkari batek eta Belaustegi jatetxeko sukaldariak.
- Pintxo onena aukeratzeko orduan epaimahaiko kide bakoitzak pintxo osoari erreparatuko dio: pintxoaren itxura eta aurkezpena, zaporea eta testura, eta originaltasuna baloratuko ditu.
- Herritarren sariari dagokionez, pintxoa euro baten truke probatzen duten herritarrek tabernan aurkituko duten txartela bete beharko dute. Balorazio txartel bana emango dute pintxoko, eta, horrela, taberna guztietako txartelak batutakoan jakingo da zein pintxok lortu duen notarik altuena. Lehiaketan parte hartzen duten herritarrek, euren balorazioa emateagatik saria irabazi ahal izango dute. Parte-hartzaile guztien artean, Belaustegi jatetxean bi lagunentzako dastatze menua zotz egingo dute.
•Pintxo sarituaren dastatze publikoa
Sari banaketa uztailaren 1ean egingo dute Pleno Aretoan, eta 12:30ean bi pintxo sarituen dastatze publikoa egingo dute arkupeetan, doan.
Sari banaketa uztailaren 1ean egingo dute Pleno Aretoan, eta 12:30ean bi pintxo sarituen dastatze publikoa egingo dute arkupeetan, doan.
- Ikus hemen: Informazio gehiago eta pintxo bakoitzaren argazki eta osagaiak (pdf)