Ekitaldiak 19:00etan hasiko dira, eta, besteak beste, natura bisita gidatua egingo dute Iruiyako trikuharriaren inguruan. Ondoren, motxaile kontuak kontatuko dituzte, suaren inguruan eta musikitarra vietnamitaz girotuta. Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte, akanpadan parte hartzera. Ahal dela, oinez igotzeko deia egin dute, eta, badaezpada, euria egingo balu, kanpin dendak eramateko gomendioa egin dute.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “eskualdea ekologikoki bizirik mantendu nahi dugun lagun talde bat osatu dugu, eta akanpada, nolabait, Izarraitz, Arno eta Muskurutxu inguruan bizi garen herritar batzuen arteko topaketak izango da”. Momentuz izenik ere ez daukatela azaldu dute, “sasi izen bat jarri diogu: ARNIZKAR (ARno IZarraitz KARakate), baina ez gaude denok konforme. Ia akanpadatik izenen bat irteten den". Bestalde, helburuak argi eduki arren, nola gauzatu erabakitzea falta zaie, “interes berdinak dauzkagunon topaketok gauzak lotzen joateko aproposak izan daitezke eta zer leku egokiagorik gogoetarako Karakateko parajeak baino”. Hurrengo urtean akanpada Arnon egingo dutela aurreratu dute.