Gernikatik Lagara (2009-07-18)

Morkaiko 2009ko uzt. 2a, 19:46

Gernikan irten eta Lagako hondartzara burutuko dugun txangoan, bi zati bereiztu ditzakegu: Gernikatik Kanalara doan zatia eta Kanalatik Lagako hondartzara doana.

 
Gernika - Kanala (12 km)

1706640227922 Gernikatik Lagara (2009-07-18)

Lehenengo zatian, ermita, herri txiki, gaztelu eta paduretatik pasatuko gara. Ibilaldiari, Gernikako Errenteria zubian emango diogu hasiera. Oka ibaiaren bidea jarraituz, kostaldera egingo dugu. Bidean, San Esteban ermita, Kortezubi herria, Arteagako gaztelua (argazkian), padurak eta Kanala auzoa igaroko ditugu besteak beste, Bizkaian hain ohikoak diren baserri eta etxe ederrak atzean utziz.
 
Kanala - Lagako hondartza (10 km)

1706640227958 Gernikatik Lagara (2009-07-18)

Bigarren zatian, auzo eta herriak behean utzi eta mendirantz joko dugu. Harrapatuko dugun lehen tontorra, Atxarre izango da. Ezinbestekoa da tontor honetan, San Pedro ermitaren babesean, geldiune bat egin eta aurrean dugun paraje ikusgarriari so, gure denboratxoa hartzea. Urdaibaiko biosferaz gozatzeko tontor ezin hobea da Atxarrekoa.

Akorda auzo lasaia atzean utzi eta igoko dugun bigarren tontorra, Ogoñoko Atxa izango da. Eskalatzaileen artean ezaguna da, ikusgarri eta eder itsasoratzen den  Ogoñoko labarra.

 

1706640227999 Gernikatik Lagara (2009-07-18)

Ogoñotik, amildegiaren magalean aurkitzen den Lagako hondartzara jaitsiko gara, nahi duenak itsasoan bainu eder bat hartzeko, hondartzan kirolen bat egiteko edo-eta atseden hartzeko aukera izango duelarik.Hondartza gustuko ez dutenek, Ogoñotik kilometro batera dagoen Elantxobe herrira joan etorria egiteko aukera izango dute. Eguraldia lagun, bueltarako autobusa 20:00ak inguruan hartuko dugu Lagako hondartza parean. Denbora nahiko izango da, Urdaibaiko erreserbak oparitzen dizkigun naturguneaz gozatzeko.
  • Irteera:  Goizeko 8:00etan, Plaza Handitik.
  • Itzulera: Iluntzeko 21h00-etarako Elgoibarrera heltzea da gure asmoa.
  • Hondartzarako bainujantzi, toaila, etab., aldean eramatea gomendatzen da.
  • Bazkideak: 7€ 
  • Ez bazkideak: 10€