Ikastolako Batxilergoko ikasleek kurtso amaiera ekitaldia egin dute

elgoibarren.net 2009ko uzt. 3a, 10:08

 
Elgoibar Ikastolako Batxilergoko ikasleek kurtso amaierako diplomak jaso dituzte. Ikastolako zuzendariak ikasle horien emaitzak goraipatu zituen ekitaldian, izan ere, unibertsitateko hautaproba ikasleen %100ek gainditu dute.

 


  Ikasle, guraso eta ikasle ohiek parte hartu zuten ekitaldian ekasleen emaitza onak goraipatu eta irakasleen kemena ere nabarmendu zuen Ikastolako zuzendariak, Jabier Larrañagak, “Ikastolako Batxilergoak izan duen egoerari erantzuten jakin dutelako”.

  Irakasle taldearen eskutik jaso zituzten diplomak ikasleek eta mokadutxoaren aurretik kantuan aritu ziren eta garai bateko argazki-erakusketa musikatua ikusi zuten. Hunkiturik baina gustura bukatu zutela eguna adierazi dute ikastetxeko arduradunek.

1706640227527 Ikastolako Batxilergoko ikasleek kurtso amaiera ekitaldia egin dute

1706640227562 Ikastolako Batxilergoko ikasleek kurtso amaiera ekitaldia egin dute

 
Lotura duten albisteak: