Altzolara eta Sallobentera ere bide gorriak egingo dituzte

elgoibarren.net 2009ko uzt. 3a, 12:43

 
Elgoibarko Udalak eta Foru Aldundiak bi bide gorri egiteko proiektuak dituzte eskuartean: Aldundiak Lerun ingurunetik Altzolarako bide gorria egingo du. Udalak, bestalde, Sallobenterako bide gorriaren ikerketa lana egiteko asmoa dauka. Andikano eta Maltzaga arteko bide gorria, berriz, abuztuan bukatuko dute.

 


 Oraindik epeak zehazteko daudela aurreratu du Alfredo Etxeberriak, baina Lerun ingurunetik Altzolarainoko bide gorriaren proiektua onartuta dago. Batetik, bide gorria nondik egingo duten zehaztu behar dute, eta alor ekonomikoa ere ondo aztertu nahi dutela adierazi du alkateak.

 Andikano eta Maltzaga arteko bide gorria bestalde, abuzturako egongo da prest. 3,5 metroko zabalera eta 2,6 kilometroko luzera izango du. Guztira, 1.257.000 euroko aurrekontua izan du.
 
Lotura duten albisteak: