Elgoibarko biztanleen %43 Udal Kirol Patronatuko bazkide da

elgoibarren.net 2009ko uzt. 3a, 15:21

 
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak 4.300 bazkide ditu une honetan. Alegia, herriko biztanleen %43 Udal Kirol Patronatuko bazkide da, Patronatuak berak zabaldutako datuen arabera. “Kopuru oso altua” dela nabarmendu dute bertako arduradunek. Datu ekonomikoak ere ez dira txarrak, aurrekontu osoaren %61 auto-finantziazioaz lortzen baitu Kirol Patronatuak.

 
 

Bazkide kopuruaren gorakada etengabea

1706640226827 Elgoibarko biztanleen %43 Udal Kirol Patronatuko bazkide da

 Elgoibarko biztanleen %43 Udal Kirol Patronatuko bazkide izatea nabarmentzeko moduko datua dela irizten diote kirol arduradunek, “are gehiago inguruko herrietako portzentajeekin konparatuz gero”.
  1996an hartu zuen Udal Kirol Patronatuak Olaizaga kiroldegiko gestioaren ardura. Ordura arte enpresa pribatu batek zeraman kiroldegiaren gestioa eta 800 bazkide inguru zituen. 1996 urteko abuztutik hona, Kirol Patronatuko bazkideen kopurua handituz joan da, duela pare bat urte 4.000 bazkideen muga gainditzea lortu zuen arte.
 
Gero eta instalazio gehiago

1706640226860 Elgoibarko biztanleen %43 Udal Kirol Patronatuko bazkide da

 Instalazioen eskaintza ere handitu egin du Kirol Patronatuak. "Mintxetak azken urteetan bizi izan duen hazkundea nabaria izan da: 2001ean estali gabeko igerilekuak egin ziren, aldagelak gero eta joan den urtean tenis pista berriak, BTT zentroa eta kirol anitzeko pista ere eraiki zen aparkalekuan".
 Aurreko guztia gutxi ez eta aste honetan bertan aire libreko igerilekuetan taberna berria inauguratu dute. Inaugurazioekin jarraituz, uztailaren erdialdean padel pista berriak, estaliak, inauguratuko dituzte.

Hilero 1.000 lagun ikastaroetan
 Instalazioetaz gain Udal Kirol Patronatuak kirol ikastaro eta beste hainbat jarduera eskaintzen die herritarrei. Urtean zehar, hilero, 1.000 herritarrek parte hartzen dute 18 ikastaro desberdinetan (pilates, spinning, igeriketa, hip hop, e.a.) eta uda sasoian Kirol Udalekuetan gozatzen dute haurrek. Aurten, 180 umek eman dute izena.
 
Lotura duten albisteak: