Gorka Merinok irabazi du tenis txapelketa

elgoibarren.net 2009ko uzt. 6a, 11:46

 
Gorka Merinok nagusitasun osoz irabazi du 40-15 tenis elkarteak antolatu duen nagusientzako tenis txapelketa. Elgoibartarren arteko finalean, Merinok 6-1 eta 6-0 hartu du mendean Iñigo Araujo. Txapelketan 50 lagunek parte hartu dute.

 
 


Gorka Merino.

Finalerdietan Arrastegui ermuarra gainditu ondoren sailkatu zen finalerako Merino. Araujok errazagoa eduki zuen finalerako bidea, finalerdietan zuen aurkariak, Javi Guallarrek, ezin izan baitzuen partida jokatu, eta, horrenbestez, finalerako zuzenean sailkatu zen Araujo. Finalean joko hobea erakutsi du Merinok eta aise irabazi du. Azkenik, Mariano Alvarezek jaso du errebelazio jokalariaren saria.
 Maiatzaren 12an hasi zen nagusientzako txapelketan bailara guztiko tenislariek parte hartu dute, baina 14 urtetik beherakoek ere eduki dute adina dutenerako prestatzen joateko aukera. Hala, gaztetxoen artean jokatutako txapelketan Aner Cardok jantzi du txapela mutiletan eta Maria Badiolak nesketan.

1706640225812 Gorka Merinok irabazi du tenis txapelketa

1706640225848 Gorka Merinok irabazi du tenis txapelketa