Ume guztiek parte hartu ahal izango dute San Fermin Txikin

elgoibarren.net 2009ko uzt. 6a, 12:31

 
Eguerdian bota duten txupinazoarekin hasi dira munduko festarik ezagunenak, Iruñako San Ferminak. Jaien oihartzuna Elgoibarreraino ere ailegatuko da. Batetik, San Fermin Txiki eguna ospatuko dute bihar, San Fermin Egunean (uztailak 7), eta bestetik, Sanferminetako entzierroak zuzenean eta pantaila handian ikusteko aukera izango da Kultur Etxean, uztailaren 7tik 14ra bitartean.




San Fermin txiki martitzenean

1706640225315 Ume guztiek parte hartu ahal izango dute San Fermin Txikin

Herriko ume guztiei irekia izango da estreinakoz San Fermin Txiki eguna. Aurreko urteetan izandako arazoak ez errepikatzeko, ekintza “denontzako irekia” izango dela aurreratu dute antolatzaileek (Atxutxiamaika, Udaleko Gazteria sailaren laguntzaz). “Ez da izango, bakarrik edo lehentasunez, Atxutxiamaikako udalekuetan parte hartzen duten umeentzat soilik”. Beraz, herriko ume guztiek parte hartzeko aukera izango dute.
Aurreko guztia dela-eta, aurten, aldaketa batzuk izango dira programaketan eta antolaketan:
10:00etatik 10:30era Pregoia irakurtzeko haurrak zozketa bidez aukeratuko dituzte. Ondoren, entzierroa hasiko da Plaza Handian, eta San Bartolome kalea zeharkatu ondoren, Errosario kaletik itzuliko dira Plazara.
11:30ean umeentzako tailerrak eta poniak izango dira. Ekintzak adinka eta hiru txokotan banatuko dira:
  • Margotzeko tailerra (2-3 urtekoentzat ) elizako atarian.
  • Poniak (4-12 urtekoentzat) plaza erdian. 
  • Zezen mekanikoa (nagusienentzat) frontoian.
  Azkenik, txorizoa banatuko dute.

 Guraso, tutore, aiton-amona eta haurren arduran dagoen orori, egun hau ahalik eta ondoen atera dadin, antolakuntza arauak errespetatzeko deia egin dute antolatzaileek.