Ikerketa bat jarri da abian zer nolako merkadilloa nahi dugun jakiteko

elgoibarren.net 2009ko uzt. 6a, 13:11

 
Joan den ekainean abian jarri den ikerketa honek bi atal izango ditu: lehenengoan, egoeraren diagnosia egingo da, eta bigarrenean, herriko merkataritza dinamizatu eta finkatzen lagunduko duten ekimenak proposatuko dira. Elgoibarko Udalak bideratutako proiektu hau, udalerriko merkataritza eta zerbitzuen sektorea biziberritzeko eta kontsolidatzeko apustuaren baitan kokatzen da.

 
 

Merkadilloa merkataritza-eskaintza hobetzen lagun dezakeen lanerako beste tresna bat da Udalarentzat.

 Sektorearen lehiakortasun baldintza gogorren (banaketa-enpresa handien eta inguruko beste merkaritza-enklabeen presentzia) eta kontsumo -zein aisialdi- ohiturek izan dituzten aldaketen ondorioz, “nahitaezkoa da egoera lehiakor bat mantendu ahal izateko etengabeko ahalegina egitea, bai eremu pribatuan, bai eremu publikoaren alorrean” adierazi dute Udal ordezkariek. Izan ere, egoera honetaz jabeturik, herriko merkatari elkarteekin elkarlanean aritu da Udala azken urteotan sektorea indartzeko ekimenak garatzeko helburuarekin. Horiek horrela, testuinguru honen baitan, “merkadilloa bera lanerako beste tresna bat bezala planteatzen da, herritarrentzako merkataritza-eskaintza hobetzen lagun dezakeena”.


Herritarrei galdeketak eta inkestak merkatari eta ostalariei

Elgoibarko etxebizitzetan 200 inkesta egingo dira; eta beste 100, merkadilloan bertan dauden bezeroen artean.

 Joan den ekainean abian jarri den ikerketa honek bi atal izango ditu: lehenengoan, egoeraren diagnosia egingo da, eta bigarrenean, herriko merkataritza dinamizatu eta finkatzen lagunduko duten ekimenak proposatuko dira.
Diagnosia lantzeko, uztailean zehar zenbait elkarrizketa egingo dira. Bertan, herriko bizilagunei beraien erosketa-ohitura eta merkadilloko eskaintzarekin loturiko beharrei buruzko galdeketa egingo zaie. Aldi berean, merkatari eta ostalariei ere inkesta bat egingo zaie, beraien jarduerarekin zerikusia duten gaiak jorratu ahal izateko. Guztira, Elgoibarko etxebizitzetan 200 inkesta egingo dira; eta beste 100, merkadilloan bertan dauden bezeroen artean.
 
Lotura duten albisteak: