Haurtzaroan hainbeste miresten zituen fabrika haietako eguneroko bizitza islatu nahi izan du Fernando Callejak bere obrekin. Sua, kea eta paisaien iluntasunaren bidez burdinaren lantze prozesuan sentitzen zena islatu nahi izan du bizkaitarrak. Bere eskultura, eta margolanek barneratuta daukate metalurgia: meategietan eta inguruetan bildutako hautsen nahasketarekin lortzen ditu nahi dituen tonalitateak, esaterako. Erliebeak oihalari itsasteko ere zenbait erretxin mota erabili ditu eta mihisea ere ez da ohikoa, zaku oihala baizik; ohiko oihalek ezingo lukete-eta erliebeen pisua jasan.
- Erakusketa: Burdingintza paisaiak (Bizkaiko Labe garaiak)
- Non: Makina Erremintaren Museoan
- Noiz arte: urriaren 4a arte.
- Ordutegia: Goizez 8:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 14:30etik 17:30era. Abuztuan erez abalik dago goizez 11:00etatik 14:00etara.