Sasoi hartan (1960an) oso gutxi ziren kirolean jarduten zuten lagun taldeak eta lagun talde haiek bizikletaz osteratxo bat egiteko edo herritik gertu zegoen mendiren batera joateko biltzen ziren. Ramon Maiztegik bere garaian azaldu zituen ohitura honen nondik norakoak (Elgoibartarren Esanetan liburuan jasota dago), “elkarteko lagunak juntau giñan eta ‘Vuelta a Ondarroa’ egin gendun”.
•Tabernaz taberna
Kirol jarduera soila baino gehiago zen, ordea Vuelta a Ondarroa, kirola ulertzeko modua ere gaur egungoaren oso bestelakoa baitzen sasoi hartan. Parte hartzaileek ura edo edari isotonikoak beharrean ardo zahatoak eramaten zituzten alboan eta hainbat geldialdi egiten zituzten bideko taberna eta ostatuetan indarrak berreskuratzeko. Jan edanik ez zitzaiela falta, alegia. Gaur egun edozein herritako jaietan ezagunak egin diren bizikleta gaineko poteoen aurrekaria izan zela esan daiteke, nolabait.

•Ohitura mantentzen duen koadrila bat
Urte batzutan mantendu zen ohitura da Ondarroako itzuliarena. Gure-Bide elkarteko bazkideez aparte, hainbat koadrilek ere urtean behin Ondarroako itzulia egiteko ohitura bera hartu zuten. Gure Bideko bazkideek laga zuten ohitura baina badago herrian koadrila bat urtez urte, hutsik egin gabe, ohitura mantendu duena. Hasieran gehiago ziren 40 kilometro inguruko itzulia egitera animatzen zirenak, baina aurten, adinak barkatzen ez duela-eta, koadrilako hiru lagun bakarrik irten direla aitortu dute. Gero egin zuten bazkarira bai, horra koadrilako lagun gehiago animatu ziren.
•Uztailaren 18an egingo dute itzulia
Gure Bide elkarteko bazkideek uztailaren 18an egingo dute Ondarroara itzulia. Goizeko 9:00etan irtengo dira Plaza Handitik parte hartuko duten 20-25 txirrindulariak eta eguerdi parterako, 11:30-12:00ak bitartean, bueltan egongo direla uste dute. Auto bat eta quad ibilgailu baten laguntza izango dute ibilbidean.
•Argazkiak
(Gure-Bide elkarteak lagatako argazkiok 1960koak dira, estreinako aldiz Ondarroako itzulia egin zutenekoak)