•Doako autobusak
Gasteizko hileta-elizkizunera joan nahi dutenentzat Elgoibarko parrokiak jarritako autobusa egongo da zapatuan. Autobusa doan izango da eta parrokian bertan eman behar da izena. Txankakuako geltokitik irtengo da autobusa 10:30ean. Itzulera, 14:00etan izango da.
•Hileta-elizkizun bateratua
Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainek oroimena garbitu, egia zerbitzatu eta barkamena eskatuko duen ariketa egin nahi dute beren kristau-elkarteekin bat eginik, justizia, bakea eta adiskidetzea eraikitzen laguntzeko. Hileta-elizkizun bateratua egitea erabaki dute eta ospakizun horretan aipamen berezia egingo zaie bere garaian halakorik egin ez zitzaienei; halaber, “gerrate hartan hil zituzten ehunka pertsona ere oroimenean izango dira”. Hileta-elizkizuna uztailaren 11n izango da, larunbata, eguerdiko 12etan Gasteizko Katedral Berrian eta Ricardo Blázquez Bilboko Gotzaina, Joan Maria Uriarte Donostiako Gotzaina, Miguel Asurmendi Gasteizko Gotzaina eta Mario Iceta Bilboko Gotzain Laguntzailea izango dira biltzar-buru.
Hileta-elizkizunaz gainera, Elizbarruti bakoitzaren Aldizkari Nagusiek aipatutako apaizen bizitza eta heriotzari buruzko berriak jasoko dituzte eta haien izenak elizbarrutietako erregistroetan eta parrokia-liburuetan sartuko dira.

- Zelestino Onaindia Zuloaga. Elizbarrutiko apaiza. Markinan jaioa. Elgoibarko apaiz laguntzailea. Ondarretako espetxea. 1936ko urriaren 28/29an fusilatua Hernanin. 38 urte.
- Jose Ignazio Peñagarikano Solozabal. Elizbarrutiko apaiza. Markina Etxebarrin jaioa. Handik Elgoibarra ihes egin zuen eta bertan atxilotu zuten. Ondarretako espetxea. 1936ko urriaren 26/27an fusilatua Oiartzunen. 64 urte.