Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiar Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Elgoibarko Udalari eman dizkioten diru-laguntzei esker egingo dira kontratazio horiek, hamar guztira.
Foru enpleguko planak lagunduta bost peoi kontratatzeko deialdian 100 lagunek eman dute izena. INEM-toki erakundeen programak lagunduta deialdian, berriz, 142 lagunek eman dute izena bost peoi lanerako.
Kontratatuak izateko zortea duten langileek hainbat lan egin beharko dituzte kontratuak iraungo duen sei hilabeteetan: gune publikoen zaintza eta mantenua, bide-seinaleen ardura, isurbideen garbiketa, kultur jardueren zaintza, e.a.