Sustrai Colinak jaso zituen puntu gehien Tolosako kanporaketan, eta horri esker, zuzenean lortu du bigarren itzuliko kanporaketarako sailkatzea. Uxue Alberdi bigarren postuan geratu zen, baina puntuazioaren arabera lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako sailkapena. Hurrengo kanporaketan Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxaga izango ditu aurrez aurre.
- Ikusi hemen: Tolosako saioko kronika PDFan
•Finalerako sarrerak Elgoibarko Izarran
Abenduaren 13an izango da zita Barakaldoko BEC-en, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Goizeko 11:00etan hasiko da goizeko saioa, eta, bazkaltzeko atsedena hartu ondoren, 16:30ean ekingo zaio arratsaldeko saioari. Eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean gozatu nahi dutenek ez daukate urrutira joan beharrik sarrera bila. Finalerako sarrerak, BECera joateko autobus-txartelak eta bazkari-txartelak, Elgoibarko Izarran eskuratu ahal dira. Hori bai, ez dago hiru txartelak derrigor hartu beharrik; norberak erabaki behar du zer nahi edo behar duen.
Prezioak honakoak dira:
* Sarrera, egun osorako: 26 euro.
* Autobus-txartela: 12 euro
* Bazkari-txartela: 20 euro
Informazio gehiagorako, deitu edo idatzi Elgoibarko Izarra Kultur Elkartera (Tel.: 943 74 16 26 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com (Imanol), edo, bestela, pasa Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan egoitzatik.
∞Lotura duten albisteak: