Miguel Fernandez, PSE-EEko zinegotziak, kargua lagako du urte amaieran

elgoibarren.net 2009ko aza. 18a, 15:32

 
2007an hartu zuen zinegotzi kargua lagako du Miguel Fernandezek urte amaieran. Lanagatik lagako du kargua PSE-EEko zinegotziak.

 
 


 Patxi Lopez, Egiguren eta Buenen ondoan ETAK PSE-EEko egoitzaren aurkako atentatua gaitzesteko eginiko kontzentrazioan.

35 urteren ondoren, Ciudad Realera itzultzeko asmoa duela aurreratu dio Miguel Fernandezek elgoiBARREN.net orainkariari. Lan egiten duen enpresa ez dabil ondo, eta bere herrian lanerako aukera irten zaio. Hala ere, pena handiz lagako du Elgoibar, bere berbetan “bizitza erdia eta seme zaharrena lagako ditut hemen”. 2007an hartu zuen Miguel Fernandezek zinegotzi kargua, eta Urasandin dagoen PSE-EEko egoitza bere emazteak kudeatu du, azarora arte. Hain zuzen, ETAk bonba batekin txikitu zuen egoitza hartu zuen bere gain Fernandezen emazteak berritu eta berriz inauguratu zutenean.
 Ovidio Campello PSE-EEko buruak esandakoaren arabera, oraindik ez dute erabaki nork beteko duen Fernandezen lekua, "momentua ailegatzen denean iragarriko dugu" adierazi du Elgoibarko sozialisten bozeramaleak.