Abenduaren 7an emango dute Pumphrey anaien erakustaldia telebistaz

elgoibarren.net 2009ko aza. 24a, 13:48

{vimeo}7793244{/vimeo}National Geographic telebista kateak abenduaren 7an emango du orain urtebete, 2008ko azaroaren 15ean, Pumphrey anaiekin Plaza Handian grabatu zuten indar erakustaldia. Bertan egon zirenek -demaseko jendetza bildu zen Plazan-, akorduan izango dute estatubatuarrek eskaini zuten ikuskizuna. Bertan izan ez bazineten bideo honetan edo National Geographicek, bere web gunean, igo dituen ondorengo bi hauetan, ikus ditzakezue Pumphrey anaien balentriak.


Paul eta Craig Pumphrey, Baltzola anaien pare.

National Geographic
kateak, aurrerapen moduan, bi bideo eta hainbat argazki jarri ditu web gunean. Argazkietako batean, harriekin eta aizkoran bakarrik ez, Pumphrey anaiak Baltzola anaien trikiti eta panderoarekin ere ausartu zirela ikus daiteke.
  Bestalde, saioaren nondik norakoak azaltzen dituen sarreran akats bat izan daitekeena topatu dugu. Bertan, ingelesez, jartzen duenez, lan tradizional asko gizon indartsuen arteko lehia arrakastatsu bihurtu dira gure “lur malkartsuan”. Aizkora, harri-jasotzea eta sega aipatzen ditu horien artean, baina baita behiei esnea jeztea ere! Ingelesa ulertzeko gaitasunak huts egin digu edo kirol berri bat asmatu dute amerikarrok.

Bideoak National Geographic channel-en:

Lotura duten albisteak: