Puntu lilak emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko

elgoibarren.net 2009ko aza. 25a, 10:08

 
Gaur, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela-eta, Berdintasun Sailak hainbat ekintza antolatu ditu. Horietako bat da "Puntu lilaren kanpaina". BARREN astekariarekin batera banatu zituzten barixakuan (azaroak 20) kartelak, eta helburua gaur etxeetako, dendetako eta lantegietako leihoetan jartzea da, indarkeria gaitzesteko. Eguna luzea da baina, momentuz, denda bat edo bestetan izan ezik, puntu lila oso gutxi aurkitu ditugu leihoetan jarrita.

 
  Beste ekintza mota batzuk ere antolatu dituzte emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko. Joan den astean abiatutako autodefentsa ikastaroaz gain, bestelako ekitaldiak egongo dira gaur eta bihar.           
 
Azaroak 25

1706640014854 Puntu lilak emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko

- Kontzentrazioa: Arratsaldeko 19:30etan: Udalak antolatuta, emakumeenganako indarkeria gaitzesteko kontzentrazioa udaletxe plazan.
 - Puntu lilaren kanpaina: Herritarrei “Emakumeenganako indarkeriari ez” leloa duen kartela bidaliko zaie etxeetara. Horrela azaroaren 25ean herritarrak, kartel hauek etxeetako leihoetan, lantegietan, denda eta tabernetako leihoetan zintzilikatzera gonbidatu nahi ditugu.
- Erasoen aurrean argibeak” gida: Herritar guztien etxeetara bidaliko da. Gida honetan, eraso baten aurrean  laguntza jasotzeko eman beharreko pausuak azaltzen dira, baita laguntza eman diezakioketen erakundeen telefono zenbakiak ere.
 
Azaroak 26
-Zine-forum-a
: “La teta asustada
  Ongarri zine klubak eta Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, Herriko Antzokian, 21:30ean. Edurne Epeldek gidatuko du emanaldiaren ondorengo eztabaida. 

Datu kezkagarriak
 Mobilizazioak izango dira nagusi gaur Euskal Herri osoan azken egunotan zabaldu dituzten indarkeria kasuei buruzko datu kezkagarriek suspertuta.
Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eta Emakundek indarkeria honen aurkako tolerantziarik eza erakustera deitu ditu herritarrak.

Lotura duten albisteak: