Urtero bezala, kanpaina honen bidez, hizkuntzaren transmisioan eragin
nahi da, gurasoei euren seme-alabentzat lagungarri izango diren
euskarazko produktuen berri emanez.
Aurtengo berrikuntzarik nagusiena, nolanahi ere, sarekoa da. Izan ere, guztiz berrituta dator www.katalogoa.org web gunea. Bertan, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurkitu daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, produktu horien saltokietara iritsi, eta bertatik erosteko. Urte osoan zehar bizirik eta eguneratuta izateko helburuarekin sortu da gunea. Horiek horrela, argitaletxeek aukera izango dute produktu berriak sartzeko eta katalogoz kanpo gelditu direnak kentzeko. Urte osoan zehar kontsultatu ahal izateko leku bat izango da beraz, eta irakurleek, iruzkinak eta komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jolasteko hautatu dituzten produktuen inguruan.
•4.300 ale postontzietan
Hurrengo egunotan katalogoaren 4.300 ale banatuko dira gure herrian: gehienak herriko etxeetako postontzietan; eta horietako batzuk, berriz, liburu eta jostailu dendetan. Euskal Herri osoan, bestalde, katalogoaren 240.000 ale banatuko dira. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu katalogoaren aurtengo edizioak.
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.

- Katalogoa sarean kontsultatzeko bi aukera daude: www.katalogoa.org web gunean edota Elgoibarko Udalaren www.elgoibar.org web gunean, hain zuzen, Euskara Sailaren atalean.