“Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean egin genuen moduan, oraingoan ere, elgoibartarrok gure elkartasuna eta babesa eskainiko diegu Egunkariari eta Egunkaria sumarioko auzipetuei” adierazi dute antolatzaileek. Egunkaria auziak orain arte izan duen bilakaera honako sei puntu hauetan laburbildu dute:
- 2003ko otsailaren 20an, Egunkaria bortxaz itxi zuen Guardia Zibilak, Juan del Olmo epailearen aginduz.
- Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga epaituk dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta 12 eta 14 urte arteko kartzela zigorren eskaerak daude.
- Auzi ekonomikoan, berriz, zortzi lagun daude auzipetuta.
- AVT eta Dignidad y Justicia elkarteen akusazio soilarekin egingo da epaiketa. Fiskalak berak kasua artxibatzeko eskatzen du.
- ETAko kide izatea leporatzen diete bost auzipetuei, baina euskarazko komunikabideak sortu eta sustatzea izan da akusatuen delitu bakarra.
- Sei urte hauetan babes zabala jaso dute auzipetuek. Epaiketari begira, babes hori indarberritu eta Euskal Herriaren oihuak Espainiako Auzitegi Nazionaleraino iritsi behar du.
Erretratuaren aurretik eta ondoren, Egunkariaren aldeko bonoak eta kamisetak salduko dira. Salmentetatik ateratzen den dirua epaiketako gastuei aurre egiteko izango da (500.000 euro beharko direla aurreikusten dute antolatzaileek).
*Argazkiak: Egunkariaren Aldeko Elgoibarko Herri Plataformak 2003an antolatu zituen ekintzetako batzuk.