Arkumearen Festa ospatu dute Elgoibarko musulmanek

elgoibarren.net 2009ko aza. 27a, 12:27

{vimeo}7847959{/vimeo}Elgoibar eta inguruetako musulmanek Arkumearen Festa edo Aid al-Adha ospatu dute gaur. Musulmanen erlijio egutegian data seinalatua da arkumea hil eta jateko festa, kristauen Gabonen parekoa. Urtean behin Mekarako erromesaldiaren garaian izaten da Arkumearen Jaia, Ramadana amaitu eta bi hilabete eta hamar egunera, hain justu. (argazkiak dauzka)

Otoitz egiteko Sigmako frontoian batu dira musulmanak.

 Ibrahimek (Abraham) Jainkoari erakutsi zion fideltasuna gogora ekarri dute Sigmako frontoian, goizean goiz, otoitz egitera batu diren musulmanek. Itun Zaharrak eta Coranak jasotzen dutenez, “zoaz mendira eta eskaini zure seme Jsmailen (Ismael) bizia” esan zion Jainkoak Ibrahimi. Honek aginduari jarraitzearen edo bere semea hiltzearen artean, ahalguztidunaren esana betetzea erabaki zuen. Baina, semea hiltzera zihoala, Jainkoak gelditzeko esan eta arkume bat bidali zion semearen ordez hil zezan.
 Arkumearen Festarekin Ibrahimek Jainkoari erakutsi zion fideltasuna gogora ekartzen dute munduan bizi diren 1.200 milioi musulmanek, Mekarako erromesaldiaren garaian. Ramadana (musulman orok ia ezinbestean bete beharreko otoitz eta baraualdi hilabetea) amaitu eta bi hilabete eta hamar egun beranduago ospatzen dute Arkumearen Festa.

1706640011634 Arkumearen Festa ospatu dute Elgoibarko musulmanek

1706640011673 Arkumearen Festa ospatu dute Elgoibarko musulmanek

1706640011712 Arkumearen Festa ospatu dute Elgoibarko musulmanek

 

1706640011753 Arkumearen Festa ospatu dute Elgoibarko musulmanek


  Goizeko 9:00etan Imanaren inguruan bildu eta otoitzean hasi dira Sigmako frontoian. Otoitza amaitutakoan, norbera bere familiarengana joan da, Kristauen Gabonekin gertatzen den bezala familiarekin egoteko ospakizuna baita. Familia bakoitzak arkume bat akabatu behar du. Herrialde musulmanetan etxean akabatzen dituzte, baina hemen harakinak –Mekara begira hil behar dituzte- ekartzen dizkie hiltegitik. Sakrifizio horri Aid Al Adha edo Ibrahim profetak egindako Sakrifizioaren Eguneko bazkaria deitzen diote. Arkumea jateaz gainera, baina, borondate onaren izenean, behartsuei heren bat ematen diete.
BIDEOA:
{vimeo}7847959{/vimeo}