Donostian jokatu den azken finalaurrekoan (ikusi hemen kronika) Maialen Lujanbio izan da puntu gehien lortu dituena, 703 puntu guztira. Ondoren, hurrenez hurren, Jon Maia (661), Aitor Sarriegi (651,75), Uxue Alberdi (649,75), Arkaitz Estiballes (627,5) eta Iñaki Gurrutxaga (608) sailkatu dira. Finalaurrekoetako lehen itzuliko puntuazioak kontutan hartuta, batik bat, zalantzan zegoena finalaurrekoetako zazpigarren postuaren jabea zen. Sarriegi? Amuriza? Uxue Alberdi? Arkaitz Estiballes? Iñaki Gurrutxaga? Aurrenak batu du puntu gehien, eta Colinari berari ere hartu dio aurre sailkapen orokorrean. Sustrai Colina izan da, hortaz, finalerako txartela lortu duen azken bertsolaria, eta, Colinaren atzetik sailkatu da Uxue Alberdi. (ikusi hemen sailkapenak)
Sari nagusi gabe, final handiaren atarian, geratu da Alberdi, alabaina estreinaldi aparta egin du Bertsolari Txapelketa Nagusian. Kontutan eduki behar da 2005eko Txapelketa Nagusiko finaleko zortziko bertsolarien artetik aldaketa bakarra izango dela aurten: Igor Elortzaren partez, Aitor Sarriegi ariko da.
- Honako bertsolariak arituko dira abenduaren 13ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Finalean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina.
∞Lotura duten albisteak:
- Finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatu da Uxue Alberdi
- Finalaurrekoetarako sailkatuta dago Alberdi
- Finalaurrekora zuzenean sailkatzetik puntu eta erdira geratu da Uxue Alberdi
- Bertsolari Txapelketa Nagusian estreinakoz kantatuko du Uxue Alberdik
- BIDEOAK: Finaleko bertsorik onenen bideoak: bertsoa.com