Maratoia amaitu duten guztiek dute meritu itzela. Alabaina, Iker Maiorak lortu duen postua eta, batik bat, denbora oso gutxiren eskura daude. Bi ordu 27 minutu eta 21 segundo behar izan ditu mendaroarrak maratoia osatzeko, inoiz egin duen markarik onena. 2007ko ekitaldian lortu zuen denbora aparta –sailkapeneko bederatzigarren postuan amaitu zuen- minutu bat baino gehiagoan ondu du.
Probaren irabazleak Rafael Iglesias eta Maria Jose Pueyo izan dira (ikusi beherago probako bideoa). Hil hasieran Behobia-Donostia maratoi erdia ere irabazi zuen Iglesiasek, gainera, Europako Txapelketarako gutxieneko marka lortu du 2:10:44 denbora bikainari esker. Zazpi minutuko aldea atera dio Salamankakoak bigarren sailkatuari, Seboka Dibaba etiopiarrari eta hamar minutuko aldea hirugarrenari, Tirineh Workneh etiopiarrari (ikusi sailkapen osoa).
•Maratoilariak indarrean Elgoibarren
Elgoibartarrei dagokionez, 20 lagunek amaitu dute aurten -20 izan ziren iaz- iraupen luzeko probetan erregea den maratoia. Guztietan bizkorrena Unai Narbaiza izan da. 2006an eta 2007an zortzi elgoibartarrek amaitu zuten maratoia baina iaz, 2008an, eta aurten nabarmen igo da kopuru hori.
•Elgoibartarren sailkapena (iturria: urgazi)
Postua |
Denbora |
Izena |
57 |
Unai Narbaiza |
2:41:41 |
80 |
Jose Antonio Ruiz |
2:44:44 |
460 |
Asier Arrieta |
3:00:19 |
493 |
Mikel Agullo |
3:02:43 |
506 |
Alberto Garate |
3:03:13 |
651 |
Javi Fernandez |
3:08:25 |
710 |
Aitor Osoro |
3:10:06 |
950 |
Berex Ortiz |
3:16:41 |
1.345 |
Angel Eguren |
3:27:31 |
1.372 |
Mikel Amutxastegi |
3:27:44 |
1.377 |
Javi Uranga |
3:27:44 |
1.561 |
Modesto Cid |
3:33:11 |
1.562 |
Mariano Lopez |
3:33:12 |
1.563 |
Elias Fernandez |
3:33:11 |
1.601 |
Jabier Oñederra |
3:34:33 |
1.679 |
Juan Jose Gurrutxaga |
3:37:16 |
1.686 |
Fernando Calvo |
3:36:48 |
1.687 |
Jon Basurto |
3:36:48 |
1.934 |
Mikel Gabilondo |
3:48:12 |
2.105 |
Unai Egaña |
3:59:27 |
2.203 |
Mikel Arriola |
4:08:22 |