Gurutze Gorria eta Errotatxo Hiesaren aurka bat eginik

elgoibarren.net 2009ko abe. 1a, 12:02

 
Hiesaren Kontrako Nazioarteko eguna da gaur, abenduak 1. Errotaxo drogomenpekotasun elkarteak eta Elgoibarko Gurutze Gorriak indarrak batu eta gaixotasunari buruzko informazio mahaiak jarri dituzte Merkatu Plazaren atarian. Arratsalderako, berriz, Hiesari buruzko hitzaldia antolatu dute.



Hitzaldia
  Ruth Acostak, Gipuzkoako Gurutze Gorriko teknikariak Hiesari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kultur Etxeko hitzaldi gelan (gazteleraz izango da).
 Urtero 40 lagun hiltzen dira EAEn hiesak jota. "Heriotza-tasa txikia da, sendagaietan eta txertoetan eman diren aurrerakuntzak direla medio", jakinarazi du Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Bestalde, Gaur egun, hiesa duen pertsonaren soslaia ez dago zertan drogarekin lotuta. Hain zuzen ere, 38 urteko pertsona bat da gaixoaren soslaia.
 Hiesak jotakoen kopuruak behera egin du Jaurlaritzaren arabera; GIB birusak, ordea, azken urteetan igoera motela izan du


Informazio mahaia Merkatu Plazaren aurrean.

Hiesaren aurkako ikurra elizaren aurrealdean.