Telebista seinale analogikoaren itzaltzea Gipuzkoako 21 herritara ailegatuko da urtarrilaren 10ean, tartean Elgoibarrera eta Mendarora. Gainerako herrietara eta Donostiara apirilaren 3rako lagako dio funtzionatzeari orain arte ohikoa izan den transmisio sistemak, alegia, analogikoak.
- LTDaren erabilera (hiru.com-eko infografia)
Lugoko A Fonsagrada izan zen itzaltze analogikoa probatu eta gainditu duen Espainiako lehen herria.
- Informazio kanpaina guztiez gain, itzaldura baino hilabete eta erdi lehenago, etengabe telebista pantailan azalduko da itzaltze dataren inguruko informazioa. Informazio gehiagorako, 901-201 004 telefonora edota www.televisiondigital.es webgunera jo daiteke.