Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko beka sortu du, euskara arloko ikerketa sustatu eta, aldi berean, idazle eta euskaltzale elgoibartarra omentzeko asmotan. Bekaren 1. deialdiaren ikerketa esparrua, Elgoibarko Toponimia bildu, sailkatu, kokatu eta finkatzea da. Lan hau burutzeko, Euskaltzaindiarekin hitzarmena sinatu du Udalak, hortaz, bekadunek ikerketa egiteko formazioa eta aholkularitza jasoko dute Euskaltzaindiak izendaturiko tutore bati esker.
2009ko urriaren 26an bildu zen Toponimia bekaren epaimahaia, deialdira aurkeztu diren proposamenak aztertu eta ebazteko. Udalak jasotako bi proposamenak aztertu ondoren, Gotzon Garate Toponimia beka, Nerea Alaba eta Amaia Pinacho arrasatearrei esleitu zaie. Euskal Filologian lizentziatua da lehena eta Ingeles Filologian bigarrena. Gaur bertan sinatu dute bekaren kontratua udaletxeko pleno aretoan (goiko argazkietan Alfredo Etxeberria alkatea eta Euskara saileko teknikariekin).
Bekaren zenbatekoa 20.000 eurokoa da. Zenbateko hori honela ordainduko zaie esleipendunei: % 25 beka esleitzen den unean, eta beste %25, Jarraipen Batzordeak lehenengo lauhilekoari dagokion lanaren aurrerapena jaso eta onartu ostean. Gainerako dirua, aurkeztutako lana bukatu eta onartzen denean ordainduko da.
∞Lotura duten albisteak:
∞Lotura duten albisteak: