Iaz 46.805 euro erabili zituen Udalak Gabonetako argiak jartzeko eta aurten 37.120 euroko aurrekontua bideratu du zeregin horretarako, alegia, 9.685 euro gutxiago. Herriko erdigunean jarri diren argiez gain, 2005ean hasitako bidetik, lau eszenografia irudikatuko dira Osasun Zentroaren aurrean, Leku Ederren, Urasandin eta Sigmako josteko makinaren gainean.
•Energia aurrezten duten bonbillak
Aurreko urteetan moduan, kontsumo txikiko bonbillak eta argi biziagoa ematen dutenak erabiliko ditu Maykolux enpresak. Besteak beste, Leds teknologiadun bonbillak, mikrobonbillak eta star-flash sistema. Lehenago erabiltzen ziren bonbillen heren bat bakarrik kontsumitzen dute sistema berriok.
Asteburu honetan piztuko dituzte Gabonetako argiak eta Errege ondorenera arte egongo dira martxan.

∞Lotura duten albisteak: