Gabonetan ere ‘txupi’ pasatzeko eskaintza Atxutxiamaikaren eskutik

elgoibarren.net 2009ko abe. 4a, 08:55

 
Izena eman: Olentzerorena eginez, Atxutxikoak ongi pasatzeko proposamen mordoa besapean hartuta iritsiko dira Gabonetan. Aisialdi taldeak hainbat ekintza antolatu ditu: Atxutxiamaikaren negulekuak, Olentzero eta Mari Domingi, Behin batean Gabonak idazlehiaketa, e.a.

 

1706639994593 Gabonetan ere ‘txupi’ pasatzeko eskaintza Atxutxiamaikaren eskutik

Gabonetako ikuskizuna
  • Ikuskizuna: Txan Magoa
  • Noiz : Abenduaren 21ean, astelehena.
  • Non: Herriko Antzokian, 17:00etan
  • Sarrerak: Hiru euro. Aurrez, Elgoibarko Izarra Kultur Elkartean (Ubitarte, 4) eskuratu ahal izango dira.

Atxutxiamaikaren Negulekuak 2009
  • Norentzat: HH eta LH 1-2 (2-8 urte bitartekoentzat)
  • Noiz: Abenduak 21 eta 22 udal ekipamenduetan. Abenduak 23,28,29,30 eta 31. Urtarrilak 4 eta 5 Herri Eskolan.
  • Ordua: 9:30etik 13:00etara.
  • Prezioa: 40€ (Familia ugarientzat %20ko deskontua)
  • Ordainketa: Kutxa: 2101 0036 65 0124148420. Kutxako ordainagiria izen-emate orri honekin batera ekarri behar da. Izen ematearen ondoren kale eginez gero, %80a bueltatuko da arrazoitutako kasuetan.
  • Izen ematea: Abenduaren 15a baino lehen Elgoibarko Izarran (Ubitarte, 4)
  • Informazio gehiago: 943 74 16 26 (Ainara)     

Gabonetako irteerak
  •    Pasaiako itsas gelara egun osoko irteera.
  • Egitaraua: Pasaiko labarretatik txalupan paseatuko dute. Itsasoarekin zerikusia duten istoriok, euskal arrantzaleen bizimoduaren ingurukoak, arrantza tokirik onenak eta beste hainbat gauza interesgarri ezagutu eta ikasteko aukera izango dute, Pasaiako herritik hasiko den bisita gidatuan.
  • Eraman beharrekoa: arropa erosoa, euritakoa edo txubaskeroa eta bazkaria eta askaria. 
  • Norentzat: LH 3-6 (8-12 urte bitartekoentzat) 
  • Noiz: Abenduak 28, astelehena.
  • Irteera eta itzulera orduak: 10:00etan Sigman // 18:30etan Sigman
  •    Bilboko PINera
  • Noiz: Abenduak 30, asteazkena
  • Egitaraua: Gabonetako jolas parkean egun pasa. Puzgarri, atrakzio, jolas… ugariz gozatzeko aukera.
  • Irteera eta itzulera orduak: 10:00etan Sigman // 18:30etan Sigman
  •    Merendola, zinema eta argazki emanaldiekin
  • Noiz: Urtarrilak 4, astelehena (arratsaldez)
  • Gabonetan egingo dituzten irteeretan parte hartu duten gazte guztiekin merienda egingo da eta argazkiak ikusi eta jasotzeko aukera izango da bertan. Pelikula bat ere ikusiko dute.
PREZIOAK:
- Irteera bat: 13€
- Merienda: 2€
- Eskaintza guztian parte hartzea: 21€
ORDAINKETAK:
- Elgoibarko Izarran (Ubitarte, 4)
- Gaztearen Osasun Txartela aurkeztu behar da.
Izen ematea: Abenduaren 15a baino lehen Elgoibarko Izarran (Ubitarte, 4)
Informazio gehiago: 943 74 16 26 (Ainara)    

Olentzero eta Mari Domingi

1706639994616 Gabonetan ere ‘txupi’ pasatzeko eskaintza Atxutxiamaikaren eskutik

Eguna: abenduak 24, osteguna
Egitaraua: Goizeko 10:45 Madalako parkean elkartu eta kalejira egingo dute: Madalan hasi eta San Frantzizko kalea, King-kong, Kultur Etxea, Errosario kalea, Plaza Handia, Santa Ana, errotonda berrian buelta eman, Antonio Arrillaga kalea gurutzatu eta Plaza Handian amaituko da kalejira.
Plaza Handian umeen eskutitzak jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik.
Eguerdiko 14:00etarako amaitzea aurreikusten da.

Behin Batean Gabonak idazlehiaketa

2008ko idazlehiaketan saritutakoak.

 
Aurten ere martxan dago idazlehiaketa. Ikastetxeetan gazteei lehiaketaren berri zabaldu zaie. Lanak aurkezteko epea abenduaren 10ean amaitzen da. Epaimahaiak abenduak 22an hartuko du erabakia eta 24ean banatuko dira sariak.