Maialen Lujanbio txapeldunak Gabonetako bertso jaialdian kantatuko du

elgoibarren.net 2009ko abe. 14a, 09:20

 
2009ko Bertsolari Txapelketa nagusiko irabazleak, Maialen Lujanbiok, Elgoibarren eskainiko du txapela jantzi osteko lehenengotariko saioa. Abenduaren 29an izango da Gabonetako Bertso Jaialdian -sarrerak dagoeneko salgai daude-. Historiako lehen emakume txapelduna ez da bakarrik etorriko. Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak kilate askoko jaialdia osatzea lortu du. Bertan izango dira Andoni Egaña eta Uxue Alberdi, besteak beste.



1706639980136 Maialen Lujanbio txapeldunak Gabonetako bertso jaialdian kantatuko du

1706639980172 Maialen Lujanbio txapeldunak Gabonetako bertso jaialdian kantatuko du

Bertsolariak:
  • Andoni Egaña
  • Maialen Lujanbio
  • Uxue Alberdi
  • Miren Amuriza
  • Joxe Agirre
Gai-jartzailea: Irati Agirreazaldegi


  • Noiz: Abenduak 29, martitzena, 22:30ean
  • Non:Herriko Antzokian
  • Sarreren prezioa: 9 euro (6 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek) 
  • Sarreren aurre-salmenta: Elgoibarko Izarran (abenduaren 23ra arte)
  • Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Kultur Elkartea
  • Laguntzaileak: Elgoibarko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Lotura duten albisteak: