Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak, Jon Peli Uriguen Euskara batzordeburuak, Iñigo Cearsolo Kultura batzordeburuak eta Jokin Martinez Ongarri argazkilari elkarteko kideak aurkeztu dituzte Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak 2010 urterako argitaratu dituen egutegi handi eta txikiak. Egutegia Elgoibarko Dgraff diseinu etxeak egin du.
•Hona hemen saridunen izen abizenak (argazkian ageri dira):
- URTARRILA Andoni Rementeria Totorika
- OTSAILA Ángel Vicario Burgos
- MARTXOA Aitor Rementeria Totorika
- APIRILA Carlos Esteban Egurrola
- MAIATZA Eulogio Mancebo Iranzo
- EKAINA Alberto Fernández Picón
- UZTAILA Manu Sánchez Conde
- ABUZTUA Iñaki Beristain Álvarez
- IRAILA Asier Izagirre Egaña
- URRIA Aitor Zabala Iriondo
- AZAROA Andoni Rementeria Totorika
- ABENDUA Carlos Esteban Egurrola
Saridunek, argazki bakoitzeko, 60 euroko saria izan dute. Era berean, egutegiaren bitartez, euren lana herritarren aurrean ezagutzera emateko aukera paregabea izango dute.
2010 urteko egutegian, herriko argazkiak ikusteaz gain, elgoibartarrok sarritan egiten ditugun akatsak, egutegian gorriz agertzen direnak, zuzentzeko aukera izango dugu. Kolore berde argiz ageri da esaldi hori Elgoibarren nola esaten den, eta berde ilunez, berriz, esaldi hori batuan nola den.
•Egutegien banaketa
Egutegi txikiak 6.000 dira eta herri osoko postontzietan banatuko ditu Udalak; egutegi handiak (2.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, 2010 urteko egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan izango dituzte eskura.
- Ikusi hemen: 2010eko egutegia (PDF)