Guztira 26 lagunek parte hartu dute 2009ko argazki lehiaketan eta 80 argazki aurkeztu dituzte orotara. Morkaiko Mendizale Elkarteko kideek adierazi dutenez, iaz baino argazki gutxiago aurkeztu diren arren, aurkeztutako aleen kalitatea nabarmendu du epaimahaiak. Aurkeztutako argazki guztiekin Kultur Etxeko sotoan egin zuten erakusketa ere arrakastatsua izan zela jakinarazi dute. “200 bat lagun pasa dira sototik eta horietatik 160 lagunek eman dute euren argazki gustukoenaren aldeko botoa”. Ikusleen Saria lortzeko lehia oso estua izan dela gaineratu dute. "Azkenean Antton Alberdik Teleran ateratako argazkiak jaso du boto gehien". Epaimahaiaren Saria, berriz, J.A. Palaciosek ateratako argazkiak merezi izan du. Lehiaketako antolatzaileek parte hartzaile guztiak zoriondu eta eskertu nahi dituzte eta, bide batez, argazkiak jasotzeko moduan daudela jakinarazi nahi diete.
- 2009ko Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak (mediateka)
|
|
•Hurrengoan bideoak
2010 amaieran egingo den lehiaketan berrikuntza nagusi bat izango dela iragarri dute mendi taldeko arduradunek. “Gauzak ondo bidean, mendiaren inguruko bideo lehiaketa bat antolatzea da gure asmoa. Bideo horien iraupena gehienez ere, bi minutukoa izango litzateke. Dena dela oraindik ez daukagu guztiz zehaztuta lehiaketaren nondik norakoa. Sasoia ailegatzen denean zehaztu eta iragarriko ditugu jakin beharreko guztiak”.