Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldietarako sarrerak hilaren 20an eta 21ean salduko dituzte

elgoibarren.net 2010ko urt. 12a, 09:43

 
Elgoibarko Udalaren Gazteria Batzordeak antolatuta, 2010eko urtarrilaren 31n, domeka, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Irrien lagunak izeneko azken lana eskainiko dute. Ikuskizuna Olaizaga kiroldegian izango da. 

 



Sarrerak erosteko ilara luzeak iaz.

 Ohikoa den bezala, aurten ere, bi saio eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Lehendabiziko saioa arratsaldeko 16:00etan izango da; eta bigarrena, 18:30ean.
 Bi saio horietarako sarrerak aurrez salduko dira Elgoibarko Herriko Antzokiko leihatilan  honako egun eta ordu hauetan:
  • 1. saiorako sarrerak: urtarrilaren 20an, eguaztena, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
  • 2. saiorako sarrerak: urtarrilaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
 *Pertsona bakoitzak, gehienez ere, lau sarrera eskuratu ahal izango ditu.
 *Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da.

SINOPSIA: Irrien Lagunak saioan pailazook Sudurgorrien Eguna ospatuko dugu zuekin batera. Lagun bihurri eta kilikagarriekin, denon artean, irri eginarazten diguten uneak gogoratuko ditugu, eta  barre, kantu eta dantza artean, egunero bizi, sentitu eta ikasten dugunaren puzzlea osatuko dugu. Zatitxoz-zatitxo, maitasunez bizitakoa ez dugu sekula ahaztuko. Pirritx, Porrotx eta Marimotots sarean (katxiporreta.com)
 
Lotura duten albisteak: