Natalia Mellado ‘Donostiako hiru damatxo’ren bertsio flamenkoa abesten

elgoibarren.net 2010ko ots. 18a, 10:21

{youtube}XN296GIrB-M{/youtube}Jaioterrira itzuliko da Natalia Mellado barixaku honetan (otsailak 19). Bere flamenko konpainiarekin Natalia izenburuko lana aurkeztuko du Herriko Antzokian. Sarean arakatuz Nataliaren hainbat bideo topatu daitezke; bitxiak batzuk. Goiko bideoan, Herriko Antzokira egin zuen azkeneko bisitan, Donostiako hiru damatxo kanta herrikoiaren bertsio flamenkoa abesten du artista elgoibartarrak, euskaraz. Jaioterriari gorazarre egiten dion beste bideo bat (jarraian) ere badago. Honela dio abestiaren letra euskaratuak: “Donostiak jaiotzen ikusi ninduen, Kontxak nire kantua entzun zuen eta nire lurreko mendiei nire mina xuxurlatzen nien…". (bideoak dauzka)

1706639871968 Natalia Mellado ‘Donostiako hiru damatxo’ren bertsio flamenkoa abesten

 
 Errusiako bira arrakastatsuaren ostean itzuliko da Natalia Mellado herrira. Kontzertua Herriko Antzokian izango da barixakuan, 22:15etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan ere erosi ahal izango dira Herriko Antzokiko txarteldegian.
  Orain bederatzi bat urte laga zuen Melladok Elgoibar, Madrilen aukera gehiago zeuzkalako, eta ordutik flamenkoko abeslari onenen aldamenean jardun du. Gaur egun, bere izena oso ezaguna da, batez ere Espainian.
 
Bideoa: Natalia Mellado bere lurrari abesten: "Donosti me vio nacer, la concha escucho mi cantar y alos montes de mi tierra les susurraba mi llanto..."
 

1706639872006 Natalia Mellado ‘Donostiako hiru damatxo’ren bertsio flamenkoa abesten

Elkarrizketa elgoiBARREN.net-en:
Natalia Mellado Facebooken
Natalia Mellado Myspace-en
 

BIDEOA: Natalia Melladori elkarrizketa Casa Pataseko Cafe Cantenten eskaini zuen emanaldian (gazteleraz).



Lotura duten albisteak: