Martxoan hasiko dituzte Antonio Arrillaga kaleko obrak

elgoibarren.net 2010ko ots. 18a, 14:36

 
Luze ez dela hasiko dituzte Antonio Arrillaga kalea urbanizatzeko obrak. Bestalde, Arrillaga kaletik gertu dagoen Ubitarte ingurua berritzeko asmoa ere aurreratu dute udal agintariek.



 

 Espaloiak eta zorua berritzeaz gain, Antonio Arrillaga kalean egun dauden oztopo arkitektonikoak kenduko dituztela iragarri du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak, eta zeregin horretarako, ia 300.000 euroko aurrekontua izango du Aika enpresak. Antonio Arrillaga kaleari “itxura berritua” eman nahi zaio, eta horrek beste balio bat emango die inguru horretan dauden lokalei.
 Era berean, Ubitarte ingurua ere urbanizatu nahi du Udalak, eta okerrik ezean, martxoan esleituko dute proiektua. Egiteko dauden lanok aurrez Santa Ana kalean egindakoei batuz gero, inguruak osotasun itxura edukitzea da agintarien asmoa.