Orain arte, egun jakin batzuetan etortzen zen kamioi batek jasotzen zuen etxean erabilitako olioa hilean behin, baina aurrerantzean edukiontzi bereziak izango dira horretarako.
Ontzi metalikoak dira, eta marra laranja zabal bat dute. Olioa plastikozko ontzi edota botiletan sartuta laga beharko da, tapoia ondo itxita. Ondoren, plastikozko ontzi guztiak birziklatu egingo dituzte, biodiesela egiteko. Honi buruzko informazioa banatuko du Debabarrenako Mankomunitateak etxe guztietan, eta eskuorri horietan azalduko dute edukiontzi berrien erabilera.
•Olioa nora eraman (Elgoibarren)
•Olioa nora eraman (Mendaron)
- Antonio Arrillaga 2
- Pedro Muguruza. Artetxe 8
- Madala-Upai Zaharra (Txarriduna)
- Santa Klara (Jausoro plaza aurrean)
- Arregitorre (Institutua)
- San Roke 10-12 (Kiroldegia)
- Altzola (Karmen plaza)
- Urasandi
- Sigma auzoa (frontoiaren aurrean)
- Plaza Txikia
•Olioa nora eraman (Mendaron)
- Mendarozabal 2.
- Zelaikua
∞Lotura duten albisteak: