Liburuxkaren laburpena den kuadriptiko bat jasoko dute elgoibartarrek, datozen egunetan, etxeetako gutunontzietan. Bertan, berdintasun zerbitzuaren inguruko informazioa emateaz gain, Berdintasun Planaren inguruko azalpenak jasota daude.
Datozen hilabeteetan, berriz, Elgoibarko gizarte eragile eta erakundeei aurkeztuko diete Berdintasun Planaren liburuxka. Honekin batera, herritarren eskura jarriko dituzte liburuxkak, herriko zenbait puntu estrategikoetan, hala nola, Udaleko Arreta Zerbitzuan, Gizarte Zerbitzuetan edo Gazte Informazio Bulegoan.
•Emandako aurrerapausuak
Martxan jarri zenetik hona zerbitzuaren egonkortasunean zenbait aurrerapauso eman direla nabarmendu nahi izan dute berdintasun zerbitzuko arduradunek. “Debegesaren bitartez hasi zen kudeatzen zerbitzua, 2008an. Hasieran asteko hamar orduko zerbitzua zen. 2009an, berriz, aurrerapauso bat eman, eta hamalau ordutara luzatu zen zerbitzua. Azkenik, 2009 amaieran, berdintasun teknikaria kontratatzeko deialdia egin zuen Udalak. Hala, 200ko urtarriletik aurrera, astelehen, eguazten eta barixakuetan kudeatzen da berdintasun zerbitzua, goizeko 8:30etik 14:30era. Arreta Bulegoan (Sarrera Usuako parketik) kokatua dagoenez, herritar guztien eskura dago, kontsultarako, eskaeraren bat egiteko edo proposamenak bideratzeko” azaldu du Nerea Altxu berdintasun teknikariak.
•Kudeaketaren ebaluaketa
Berdintasun plana sei eskuahartze eremutan banatzen da: Udala, kirola eta kultura, hezkuntza, lana, osasuna eta gizarteratzea; eta, hirigintza eta ingurumena. Guztira 39 helburu zehaztu dira eta dagoeneko 16 helburu gauzatzeko ekintzak abian dira. Helburu horietan, 161 ekintza zehazten dira, eta 2009tik aurrera 36 ekintza gauzatu dira, hau da, ekintzen osotasunaren %22,3, gutxi gorabehera. Ekintzen garapenari lehentasuna ematea izango da aurtengo helburua.
Egin diren ekintzen artean aipatzekoak dira, teknikariaren ustez, iaz egin zuten Elgoibarko hirigintzaren diagnostikoa genero ikuspuntutik, aldarrikapen egunetan egin diren sentsibilizazio ekintzak, 2009ko Emakumeen Biraren inguruan antolatutako ekintzak, emakumeen jabekuntzarako ikastaroak, formakuntza saioak eta beste hainbat.

Bestetik, esku artean dituzten proiektuetatik honakoak nabarmendu ditu: “Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Udal Protokoloak eta honekin batera, 2010ean Elgoibarko ikastetxeetan emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko programaren finantzaketan 8.000 euroko dirulaguntza bideratzea”. Berdinsarean (Berdintasunaren Aldeko eta Indarkeriaren Kontrako Udal Erakundeen Sarea) parte hartzen hastekoak direla ere aurreratu du Nerea Altxuk.
Amaitzeko, herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte, et,a guztien inplikazioa ezinbestekoa dela gogoratu nahi izan dute udal ordezkariek.

- Berdintasun plana (PDF)
- Informazio gehiago: Berdintasun zerbitzua
∞Lotura duten albisteak:
- Puntu lilak emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko (2009-11-25)
- Emakume
eta gizonen berdintasunerako plana urte amaierarako egongo da prest
(2008-09-10)
- Elgoibarko
berdintasun plana osatzeko asmoz bildu dira alor desberdinetako emakumeak
(2008-04-17)
- Berdintasun
arloko teknikari baten zerbitzuak kontratatu ditu Udalak (2008-04-03)
- "Emakumeen
eta Gizonen Arteko Berdintasun Plana" aurkeztu du Udalak
(2006-11-29)
- Luis Cerron: “Berdintasunik ez dagoenean indarkeria sortzen da”
- Tratu txarrak jasan dituzten bi emakume elgoibartarren testigantzak lortu ditugu (2007-11-26)
- Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko mozioa plenoan (2006-10-27)