Udalak 15.000 euro bideratu ditu San Frantzisko kalea lakartzeko lanetarako. Artia enpresako makinak gainetik pasa ostean, txuriagoak eta lakarragoak geratzen dira kaleko baldosak. Oina gainean jarrita ere nabaria da lakartutako eta lakartu gabeko baldosen arteko aldea, lehenengoek askoz hobeto eusten diote-eta norbere pausuari.