Honako hauek dira Elgoibarko Udalak Tokian Tokiko Fondo Estataletara aurkeztutako bost proiektuak:
- Anbulatoriotik kiroldegira igogailua jartzea. 500.000 euroko aurrekontua dauka. Obra hori 2009an egitea aurreikusia zegoen arren, aurrekontuen gora beherak zirela-eta atzeratu egin behar izan zuten.
- Eskailera mekanikoen bi tramu Basarte, Erretxindi eta Mintxeta arteko mugikortasuna errazteko. Basarte auzoko jolas parketik gora jarriko dituzte eskailera mekanikoen bi tramuak. Obra zibila (170.000 euro) Fondo Estataletan sartuta dago. Gainerakoa, ekipamenduei dagokien 250.000 euro inguru, Udalak jarriko du.
- Ekintzaileentzako gunea zabaltzea. Ekintzaileei euren proiektuak hasi ahal izateko azpiegiturak eskaintzea da gunearen helburua. Bost bulego jarriko dituzte ekintzaileen eskura Gabriel Krutzelaegi kalean, Lanbideko bulegoen jarraian. Ekintzaileek euren proiektuak aurkeztu beharko dituzte eta guztien artean aukeratzen dituztenei lagako zaizkie bulego horiek, errentan. Guneak 167 metro koadroko azalera izango du eta 160.000 euroko aurrekontua.
- Kultur Etxeko igogailua. Eskaileren zuloan beharrean aldamenetik jartzea erabaki dute. Udalaren aspaldiko asmoa da Kultur Etxean igogailua jartzearena, 2008an aurreratu baitzuten jarriko zutela. Orain, Zapateroren Gobernuak emandako diru laguntzek izan dezakete 140.000 euroko aurrekontua duen obra egiteko azken giltza.
- Udaletxeko beheko solairua berritzea. Besteak beste, udaltzainen aldagelak Errosario kalera lekuz aldatu nahi dituzte, Udalarena baita Kultur Etxearen ondoan eraiki berri duten etxebizitzako beheko solairua. 120.000 euroko aurrekontua daukate lanok.
∞Lotura duten albisteak: